Gizartea -
EGURALDIA
Abisu horia ezarri dute Euskadin asteazkenean eta ostegunean 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik
Egun horietan ere abisu horia egongo da nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteazkenean, 15:00etatik aurrera, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.Halaber, egun horietan abisu horia egongo da nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik eta itsasaldeko inpaktuagatik, itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatzeko probabilitatearen aurrean.Bihar, asteazkena, 15:00etatik 21:00etara haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, batez ere mendebaldeko mendialdeetan, horietan 110 km/h-ra iritsiko baitira.Bizkaiko eta Arabako haizeguneak ez diren eremuetan, baliteke hego eta hego-mendebaldeko boladek orduko 80 kilometroko abiadura gainditzea, batez ere mendebaldean. Gipuzkoan haizeguneak ez diren guneetan 60-80 km/h artekoak izango dira.Nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatiko abisu horia 21:00etatik 24:00etara aktibatuko da; orduan, olatu adierazgarria 3,5 metro artean kokatuko da, eta hondoko itsasoak 2,5 metroko olatuak altxatuko ditu.Kostaldeko inpaktuagatiko abisua indarrean egongo da 06:00etatik 07:00etara (altuera adierazgarria 2,4 metro ingurukoa izango da) eta 17:00etatik 19:00etara (itsasgorarekin batera).Ostegunean, haizeagatik abisu horia 15:00etan hasiko da, eta gauerdian amaituko da, 100 km/h-ko abiadura gaindituko baitute haizeguneetan, batez ere mendebaldean, eta haizeguneak ez diren eremuetan 60-80 km/h-koak izan daitezke.Egun horretan ere, nabigaziorako arriskuagatiko abisua indarrean egongo da egun osoan zehar eta itsasgorarekin bat egiten duen kostaldeko inpaktuagatik, 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.