Gizartea -

Elikadura

Egunean ahuakate bat jateak dietaren kalitate orokorra hobetu dezake, ikertzaile estatubatuarren arabera

Ahuakateak dietaren kalitatean nola eragiten duen aztertu dute Penn State Unibertsitateko Nutrizio Saileko ikertzaileek.

Ahuakatea. Egile eskubiderik gabeko irudia
Ahuakatea
Ahuakatea. Egile eskubiderik gabeko irudia

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunean ahuakate bat jatea onuragarria dela eta dietaren kalitate orokorra hobetu dezakeela ondorioztatu du Ameriketako Estatu Batuetako Penn State Unibertsitateko Nutrizio Saileko ikertzaile talde batek. 

Ikerketa duela gutxi argitaratu dute Current Developments in Nutrition aldizkarian, eta Kristina Petersen Nutrizio Zientzietako irakasleak eta Penny Kris-Etherton Evan Pugh Unibertsitateko Nutrizio Zientzietako katedradun erretiratuak egin dute.

Ahuakateak dietaren kalitatean nola eragiten duen aztertu dute Penn State Unibertsitateko Nutrizio Saileko ikertzaileek. "Ikusi nahi genuen elikagai honen eguneroko kontsumoak dietaren kalitatea hobetzen laguntzen duen ala ez", adierazi du Petersenek.

Zehazki, ahuakatea jatearen eta dietaren kalitate orokorraren artean kausa-efektu bat ote dagoen jakin nahi zuten.

Guztira, 1.008 lagunek parte hartu zuten 26 aste iraun zuen ikerketan, bi taldetan banatuta. Talde bateko kideek ahuakatearen kontsumoa mugatu zuten, eta besteek egunean ahuakate bat jan zuten.

"Egunean ahuakate bat jan zutenek dieta egiteko atxikimendua handitu zuten, eta horrek iradokitzen du ohitura horrek lagun dezakeela dieten kalitatea hobetzen", azaldu du Petersenek.

Ikertzaileek onartu dute ez direla harritu ahuakatea jateak dietaren kalitatea hobetzen duela ikusita, baina egiaztatu dute elikagai hori kontsumitu dutela hain osasungarriak ez diren beste batzuk ordezkatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Elikadura osasungarria albisteak Elikadura osasungarriari buruzko albisteak