Gizartea -

Unibertsitateen zerrenda

EHU, munduko 400 unibertsitaterik onenen artean

Sailkapen orokorrari dagokionez, lehenengo 20 postuen artean 18 unibertsitate estatubatuar daude (Harvard unibertsitatea, Standford eta MIT dira zerrendan lehenak).

EHUko kanpusa, Leioan. Artxiboko irudia
EHUk munduko unibertsitate onenen artean sartzea lortu du

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea oso pozik agertu da berak zuzentzen duen instituzio publikoa munduko 500 unibertsitaterik onenak sailkatzen dituen zerrendan sartu delako lehen aldiz. Errektoreak albiste horrek dakarren “esker ona eta nazioarteko eragina” azpimarratu du.

EHU lehen aldiz sartu daShangaiko Rankinga” bezala ezaguna den zerrendan. Jiao Tong unibertsitatea arduratzen da sailkapena egiteaz, eta 2003az geroztik urtero munduko 500 unibertsitaterik onenen zerrenda lantzen dute.

Rankingak unibertsitateen ikerketen eragina eta horien nazioarteko prestigioa neurtzen dute. Horretarako, unibertsitate guztientzat modu berean ezartzen zaizkien irizpide inpartzial batzuk erabiltzen dituzte, hala-nola nazioarteko aldizkarietan publikatutako artikulu kopurua (Science edo Naturen kaleratutakoei arreta berezia jarriz), edota ikertzaileek dituzten aipamen kopurua.

Horrez gain, Nobel sariren bat daukaten ikertzaile kopurua aintzat hartzen da –EHUk ez dauka horrelakorik-.

“Harrotasuna”

Goirizelaiak azaldu duenez, EHU 301 eta 401 postuen artean aurkitzen da, zerrendak lehen 100 postuak soilik sailkatzen dituelako banan banan.

Sailkapen orokorrari dagokionez, lehenengo 20 postuen artean 18 unibertsitate estatubatuar daude (Harvard unibertsitatea, Standford eta MIT dira zerrendan lehenak). Lehen 200 postuetan ez dago espainiar unibertsitaterik.

Instituzio publiko bat izanik, sailkapen horretan sartu izanaren “Ohorea” azpimarratu du Goirizelaiak, eta lorpen hori “urteen esfortsuaren ondorioa” izan dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea