Gizartea -
INDARKERIA BIKARIOA
Gizon batek 5 urteko semea hil eta haren ama larri zauritu ditu Gironan
Arma zuri batekin hil du umea, eta emakumeak ere labankadak ditu. Azken hori erietxean dago larri. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Esquadra Mossoek gizonezko bat atxilotu dute gaur Gironan, 5 urteko semea hiltzea eta umearen ama larri zauritzea egotzita. Arma zuri batekin erasotu ditu biak, Belcaire d'Emporda herriko etxebizitza batean.
Polizia iturriek jakitera eman dutenez, indarkeria bikario kasua dela uste dute ikertzaileek, beste ikerketa-lerro batzuk ere zabalik dituzten arren.
Zauritutako emakumea, 29 urtekoa, erietxean dago, zauri larriekin. Bera izan da bizilagun bati laguntza eskatu diona. Antza, azken horrek eman die abisua larrialdi zerbitzuei, baina bertaratu direnerako haurra hilda zegoen bere etxebizitzan.
Berahala jarri dute martxan gizonezkoa bilatzeko operazioa, eta handik sei bat ordura aurkitu eta atxilotu dute.