Gizartea -

Kopako finala

Espainiako ereserkiari txistu ez egiteko eskatu du Athleticek

Lehendakariak Espainiako ereserkiari txistu ez egiteko eskatu du, "instituzioei errespetua" erakusteko. Bestalde, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok "errespetua eta bizikidetza" aldarrikatu ditu. "Hortik aurrera, bakoitzak egin dezala egin nahi duena", erantsi du.

Jon Uriarte, Athletic Cluben presidentea. Argazkia: EITB
Jon Uriarte, Athletic Cluben presidentea. Argazkia: EITB
Jon Uriarte, Athletic Cluben presidentea. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athletic Clubek "errespetu faltatzat har daitezkeen ekintzak ez egiteko" eskatu die Sevillara joan diren zaleei, "neurketa hasi aurretik ereserkia entzuten den unean barne".

"Finala errespetu osoz joka dadila" lerroburuarekin argitaratutako oharrean Bilboko klubak zabaldu duenez, "errespetua da Athletic Cluben oinarrizko printzipioetako bat".

"Errespetuaren, kiroltasunaren eta aniztasunaren gure aldarrikapenarekin bat etorriz, Athletic Clubek bere zaleei eskatzen die larunbat honetan jokatuko den Kopako finalean errespetu faltatzat har daitezkeen ekintzak ez egiteko, neurketa hasi aurretik ereserkia entzuten den unean barne", azaldu du klubak.

"Kirol-lehiaketetan edozein ikur edo ereserkiri zor zaion errespetua, eta futboleko edo errugbiko Munduko Txapelketak eta Joko Olimpikoak dira adibiderik onenak, eta beste gai edo aldarrikapen batzuk gainditzen dituen hezkuntza, gizalegea eta tolerantziaren erakusgarri dira", Jon Uriartek zuzentzen duen klubaren esanetan. 

Espainiako ereserkiari txistu ez egiteko eskatu du lehendakariak

Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako ereserkiari txistu ez egiteko eskatu du, "instituzioei errespetua" erakusteko.

Bestalde, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok "errespetua eta bizikidetza" aldarrikatu ditu. "Hortik aurrera, bakoitzak egin dezala egin nahi duena", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Kirolak Politika Errege Kopa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jon Uriarte