Gizartea -

EZBEHARRA

Hiru urteko ume bat hil da auto batek harrapatuta Donostian

Ezbeharra iluntzean gertatu da, Matia kalearen atzealdean. Abiadura txikian atzeraka aparkatzen ari zen ibilgailu batek umea harrapatu du, antza denez.

Udaltzainak eta osasun langileak istripua izan den lekuan. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Udaltzainak eta osasun langileak istripua izan den lekuan. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Udaltzainak eta osasun langileak istripua izan den lekuan. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko haur bat hil da gaur iluntzean Donostian, atzeraka ari zen ibilgailu batek harrapatuta, lehen informazioen arabera.

Istripua Antigua auzoan gertatu da, Matia kaleko atzeko plazan.

Dirudienez, abiadura txikian maniobra bat egiten ari zen ibilgailu batek umea harrapatu du.

Osasun-langileek lekuan bertan artatu dute haurra, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.

Donostiako Udaltzaingoak hartu du bere gain ikerketa, istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Haurtzaroa albisteak Harrapatzeen albisteak Trafiko-istripu hilgarriak