Gizartea -

OSASUNA

Mozio bat aurkeztu dute EAEko udalek tokian tokiko "osasun kontseiluak" osa ditzaten

Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak erakunde horiek sortzea proposatu du herritarrek osasun sistemarekin lotutako iritziak eta proposamenak parteka ditzaten.

Osakidetzaren osasun zentro bat. Argazkia: EITB
Osakidetzaren osasun zentro bat. Argazkia: EITB
Osakidetzaren osasun zentro bat. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak mozio bat prestatu du EAEko udaletan azter dezaten, eta bertan "osasunari buruzko udal kontseiluak" sortzea proposatzen du, horietan herritarrek osasun sistemarekin lotutako iritziak eta proposamenak parteka ditzaten.

Plataformak Osakidetzaren eta zaintza sistemaren inguruko kezka agertu du mozioan, eta biak indartzea eskatu du.

Horregatik, aipatu bi arlo horietako arreta "osoa eta guztiz publikoa" izan dadin neurriak hartzeko konpromisoa eskatzen die udalei.

Zentzu horretan, Lehen Mailako Arretarentzat eskatzen dute osasun publikorako aurrekontuaren laurdena, eta plantillak egonkortzearen, indartzearen eta jubilazio planen alde egin dute.

Udal mailan, "osasunari buruzko kontseiluak" sortzea proposatu du Plataformak, herritarren partehartzerako organo gisa.

Tokian tokiko egoerara egokituta, herritarrek zaintzaren sistema publikoarekin lotuta dituzten proposamenak eta iritziak jasotzeko eremua izango litzateke.

Plataforma babesa bilatzen ari da mozioa udaletan aurkeztu ahal izateko, eta ekarpenak jasotzeko irekita omen dago testua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal herriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak