Gizartea -

TRAFIKOA

Zabaldu dute Aia eta Orio arteko errepidea, istripu bat tarteko itxita egon ondotik

Bigarren mailako errepidea denez, bide estua da eta autoek errepide osoa hartzen zuten. Horregatik horiek kendu bitartean errepidea itxita egon da, bi orduz, gutxi gorabehera. Istripuaren ondorioz zauritu bat bertan artatu behar izan dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zabaldu dute Aia eta Orio arteko errepidea, GI-2631 errepidea, bi autoren istripua izan ondoren itxita egon ostean. Istripuan pertsona bat zauritu da, baina tokian bertan artatu dute.

Istripua goizeko 09:00ak pasatxo gertatu da, Aia eta Orio lotzen dituen errepidean, Laurgain parean. Bi ibilgailuk istripua izan dute eta errepidea guztiz itxi behar izan dute. Bide estua denez, autoak bertatik kendu bitartean, itxita egongo da errepidea. Goizeko 11:00ak aldera zabaldu dute berriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Orio Eguneko albisteak