Gizartea -
GIPUZKOA
Gizonezko bat atxilotu dute, Donostiako Bidebieta kiroldegian izandako sexu-erasoarekin lotura duelakoan
Adingabe batek salatu zuen sexu erasoa egin ziotela kiroldegiko aldageletan. Haren gurasoek jarri zuten salaketa, joan den asteartean, Ertzaintzaren komisaldegian. Atxilotua 60 urte inguruko frantziar bat da, eta Altzako kiroldegiaren inguruan atxilotu dute.
EITB Media
60 urte inguruko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Donostiako Bidebieta kiroldegian joan den astean izandako sexu-erasoarekin lotura duelakoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Donostian izan da atxiloketa.
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, atxilotua frantziarra da, eta Altzako kiroldegiaren inguruan atxilotu dute. Donostiako alkateak Polizia zoriondu du egindako lanagatik.
Mutil adingabe batek salatu zuen sexu-erasoa egin ziola gizonezko batek kiroldegiko aldageletan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertakariak argitzeko.