Gizartea -

EGURALDIA

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.

San Sebastián. Foto: Txomin Rezola
San Sebastián. Foto: Txomin Rezola
San Sebastián. Foto: Txomin Rezola

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astea egonkortasun gehiagorekin eta ateri hasiko da, orokorrean, baina asteazkenerako berriro nahastea, tenperaturak nabarmen jaistea eta euri asko botatzea espero da. 

Astelehenean, giroa egonkorragoa izango da, baina giroa nahiko motela eta hezea izango da ekialdean. Hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan, baina zerua lainotuago agertuko da lurraldearen ipar-ekialdean, eta baliteke bertan euria egitea. Eguna amaitzerako, ordea, hodeiak gutxitu egingo dira, bereziki mendebaldean. Iparreko haizearekin freskotik jarraituko dugu.

Giro egonkor eta argiarekin emango diogu amaiera apirilari. Asteartean, eguneko ordu gehienetan zerua hodei gutxirekin agertuko da. Goizean goiz, hodeiak ugariagoak izan daitezke Nafarroa ekialdean eta Iparraldean. Arratsaldean, hodeiak iritsiko dira mendebaldetik, eta zerua nahiko estalita geratuko da gauean; euritara jo dezake orduan mendebaldeko eskualdeetan. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta, horrekin, tenperatura nabarmen igoko da; 20 ºC-tik gorakoak harrapatuko dira hainbat lekutan. Egunaren amaieran, haizeak mendebal ipar-mendebaldera egingo du.

Asteazkenean, tenperaturen beherakada handia izango da, eta euri dezente egitea espero da, baina ostegunean, hego-haizearen eraginez, tenperatura berriro igoko da eta atertzera egingo du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak