Gizartea -

ERASO HOMOFOBOA

5 urteko espetxea adostu dute sexu-orientazioagatik Iruñean gizon bat hiltzen saiatu zen auzipetuarentzat

Iazko ekainean izan zen erasoa, Iruñean, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko ospakizunen testuinguruan. Alkoholaren eta drogen eraginpean egotearen aringarria aintzat hartu zaio akusatuari.

Nafarroako Auzitegia. Artxiboko irudia.
Nafarroako Auzitegia.
Nafarroako Auzitegia. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5 urte eta hilabete bateko espetxea adostu dute sexu-orientazioagatik Iruñean gizon bat hiltzen saiatu zen auzipetuarentzat. Gaur zen egitekoa haren kontrako epaiketa Nafarroako Lurralde Auzitegian, eta bi aldeek —defentsak eta Fiskaltzak— akordioa lortu dute, saioa hasi aurretik. Alkoholaren eta drogen eraginpean egotearen aringarria aintzat hartu zaio akusatuari. LGTBIfobia larrigarri modura hartu da.

2023ko akainaren 26an izan zen erasoa, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean. Fiskaltzaren txostenaren arabera, biktimak eta haren lagun batek Iruñeko autobus geltokiaren inguruan egin zuten topo erasotzailearekin, aurretik taberna baten atarian liskarra izan eta gero.

Erasotzailea bi gizonei oihuka hasi zen, "marikoak" eta "puta-semeak, akabatuko zaituztet", esanez. Ondoren, haiengana hurbildu eta labana batekin biktimari zauri larriak eragin zizkion sabel eta bular aldean.

Akordioaren arabera, zigorraren erdia betetakoan, akusatua Estatu espainiarretik kanporatu egingo dute bere jaioterrira (Maroko), eta 10 urteko epean ezingo du itzuli. 14.000 euroko kalteordaina ere eman beharko dio biktimari, eragindako lesio fisikoengatik, eta beste 6.000 eurokoa, kalte moralengatik.

Epaiarekin "pozik" agertu da biktima, eta "justizia egitearen garrantzia" nabarmendu du, eraso homofoboen aurrean:

Iruñeko eraso homofoboaren biktima ''pozik'' dago erasotzaileari ezarritako zigorrarekin
Iruñeko eraso homofoboaren biktima ''pozik'' dago erasotzaileari ezarritako zigorrarekin
Iruñeko eraso homofoboaren biktima ''pozik'' dago erasotzaileari ezarritako zigorrarekin

0:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Homofobia munduan Albisteak LGTBI Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia