Gizartea -

ELIZA KATOLIKOA

Gotzainen Biltzarrak uste du Urduñako eta Beloradoko moja denek ez dutela babesten Eliza uzteko erabakia

Hitz egiteko eta euren iritzia askatasun osoz adierazteko eskatu diete gotzainek moja klaratarrei. Gotzainen Biltzarrak sekta batekin "lerrokatuta" ikusten ditu Erromako Eliza uztea erabaki duten lekaimeak.

Beloradoko Monasterioa, Burgosen. Argazkia: EFE
Beloradoko Monasterioa, Burgosen
Beloradoko Monasterioa, Burgosen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika lehertu zenetik iritzirik eman gabe egon ondoren, gaur zabaldu du oharra Espainiako Gotzainen Biltzarrak Urduñako eta Beloradoko 16 moja klaratarren iragarpenaren inguruan balorazioa egiteko. Gotzainek uste dute Eliza Kontziliarra uzteko abadesak hartutako erabakiarekin ez datozela bat leikeme guztiak, eta horiei eskatu die askatasunez hitz egiteko.  

Bizitza Sagaraturako Apezpikuen Batzarrak izenpetutako oharrean, gotzaiek "atsekabea" agertu dute abadesak hartutako erabakiarekin, eta "elkarrizkearako deia" egin die leikeme guztiei. 

"Beloradoko eta Urduñako monasterioko mojei eskatzen dieguna da, duten kontzientzia askatasuna baliatuz, abadesak hartu duen erabakiaren aurrean euren jarrera zein den azal dezatela askatasun osoz", dio idatziak. "Gertakariak nola izan diren aztertuta, lekaime denak abadesaren gutunarekin ados ez daudela uler daiteke".

Halaber, klatarren komunitateak astelehenean zabalduko gutuna —Sor Isabel de la Trinidad komunitateko abadesak izenpetuta zegoen— sekta batekin lerrokatuta egon daitekeela ere iritzi diote gotzainek. "Gutunean erabilitako tonu erasokorra ez dator bat moja klaratarren adierazteko moduarekin. Orain, abadesak esan eta idatzitako hitzak babesten ari badira ere, engainatuak izan direla dirudi", azaldu du Gotzainen Biltzarrak. 

Joan den astelehenean, Urduñako eta Belorado moja klaratarren komunitateak Aita Santuak zuzentzen duen Eliza Kontziliarra uztea erabaki zuten, eta Eliza Katolikoaren, Pablo de Rojas Sanchez-Francoren Pia Batasun Sancti Pauli Apostoliren, parte izatera pasatzea. Horiek ez daude Erromarekin komunioan, eta fundatzailea eskumikatu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Eliza Katolikoa Arratia-Nerbioi azken ordukoa