Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: LGTBIfobiaren aurkako eguna, 'Borkum' itsasontzia, eta epaiketa AP-8ko kamikazeari

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

LGTBIfobiaren aurkako eguna
LGTBIfobiaren aurkako eguna
LGTBIfobiaren aurkako eguna

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- LGTBIfobiaren aurkako egunaMaiatzak 17 da gaur, LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoak salatzeko nazioarteko eguna. Ertzaintzak emandako datuen arabera, genero identitate edo sexu orientazioari lotuta 37 gorroto delitu zenbatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Donostiako Udalak 17 kasu zenbatu ditu eta Gasteizkoak 28.

- 'Borkum' itsasontzia: Azkenean 'Borkum' itsasontziak ez du geldialdia egingo Cartagenako portuan (Murtzia), eta Esloveniara bidean da, Espainiako Garraio Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez. Podemosek salaketa aurkeztu zuen herenegun Auzitegi Nazionalean, Israelentzat armak daramatzala uste baitu.

- Epaiketa AP-8an kontrako norabidean gidatzeagatik: Donostian, gaur hasiko da 2017an AP-8an kontrako noranzkoan gidatzeagatik bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen gidariaren aurkako epaiketa. Gaurko saioan bederatzi epaimahaikideak eta ordezko biak aukeratuko dituzte. Epaiketak astelehenean jarraituko du, bost lekukoren eta akusatuaren deklarazioekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Espainia argazkiak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Homofobia mapa Usurbil bideoak Albisteak Israel albisteak A8 autobidea gaur LGTBI