Gizartea -
Bikote bati erasoa
Bakioko erasoan ustez erabilitako aiztoa topatu du Ertzaintzak
Antza, erabilitako aiztoa heltzeko zaila den amildegi batean aurkitu dute eta, dagoeneko, Polizia Zientifikoaren esku dago, azterketa eta geroago ebaluaketa egin dezaten.
Erredakzioa
Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko Mendiko Unitateak Bakio herrian bikote bati labankadaz eraso egiteko ustez erabilitako labana topatu du gaur goizean.
Aurkikuntza zenbait agentek hainbat egunez egindako bilaketaren ondorio da; erasotzailearen balizko bidea aztertu eta miatu dute.
Arma Polizia Zientifikoaren esku utzi dute dagoeneko, eta datozen egunotan epaitegira bidaliko dituzte analisiaren emaitzak.
Agenteek heltzeko zaila den amildegi batean aurkitu dute aiztoa. Eremua oso malkartsua izanaren ondorioz, oso zaila izan da bilaketa. Arma erasoa izan zen lekutik gertu dagoen amildegi batean zegoen.
Labana kontu handiz gorde dute errekuperatu ostean errez kutsa baitaiteke, eta Ertzaintzaren adituen esku jarri dute jada, horren azterketa eta ebaluaketa egin dezaten. Datozen egunotan analisiaren emaitzak epaitegira bidaltzea espero dute.GertaeraGertaera larunbat goizaldeko 04:30 aldera jazo zen. Antza, gizonezko batek Bermeo eta Bakio artean dagoen errepide batean oinez zebilen bikote bati labankadaz eraso egin zion eta geroago ihes egin zuen. Samina Bakion Samina, harridura eta sorpresa izan da nagusi Bakion erasoaldiaren ostean. Biktimen auzokideek, lagunek, senideek… elkarretaratze bat egin zuten, bikoteari elkartasuna adierazteko asmoz. Ikerketaren ostean, 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, erasoaldiaren egilea izatea leporatuta eta Basauriko presondegian sartu zuten aurreko asteazkenean.
Gertaera
Gertaera larunbat goizaldeko 04:30 aldera jazo zen. Antza, gizonezko batek Bermeo eta Bakio artean dagoen errepide batean oinez zebilen bikote bati labankadaz eraso egin zion eta geroago ihes egin zuen.
Informazio gehaigo, laster.