Gizartea -

AFGANISTAN

Araceli Tamayo "egonkor" dago eta "pronostiko larria" du

Gaineratu dutenez, bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta eraman behar izan dute hegazkinean, eta horrela jarraitzen du ospitaleko suspertze arean.

Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean. Argazkia: EFE
Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean. Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitaleko medikuen arabera, Araceli Tamayo ''klinikoki egonkor dago'' eta ''pronostikoa larria da''

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango atentatuan larri zauritutako Araceli Tamayo bilbotarraren osasun egoera "egonkorra" da, baina "pronostiko larria du", Basurtuko Ospitaleko mediku taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Gaineratu dutenez, bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta eraman behar izan dute hegazkinean, eta horrela jarraitzen du ospitaleko suspertze arean.

Bilbotarra etxera ekarri duen hegazkinak 17:20an lur hartu du Bilboko aireportuan. Lehen azterketa baten ondoren, 82 urteko emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute aseguru-etxeak berak jarritako anbulantzia medikalizatu batean.

Araceli Tamayo Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzian
Araceli Tamayo Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzian
Araceli Tamayo Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzian

0:40

Bestalde, Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministroak esan duenez, atentatuan hildako hiru kataluniarren gorpuen aberriratzea "lehenbailehen" egitea espero dute. Goizean, Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu dute zendutako hiru turistek "bidaia-asegurua" kontratatuta zutela, eta aberriratze gastuak ordaintzea aseguru-etxeei dagokiela.

Bamiyan hirian izan zen erasoa. Hiru kataluniarrez gain, beste hiru afganiar ere hil ziren. Estatu Islamikoak hartu zuen bere gain atentatuaren egiletza, igandean zabaldutako ohar batean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Bilbo Bizkaia Espainiako Gobernua Atentatuak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Afganistan