Gizartea -

Epaia

Oubiña droga-trafikatzaileari 4 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Laureano Oubiña droga-trafikatzaileari 4 urte eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra eta 2,2 milioi euroko isuna ezarri dizkio Auzitegi Nazionalak, droga salduz lortutako dirua zuritzea leporatuta.

Oubiña, espetxetik ateratzen. Argazkia: EITB.
Oubiña, espetxetik ateratzen. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laureano Oubiña droga-trafikatzaileari 4 urte eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra eta 2,2 milioi euroko isuna ezarri dizkio Auzitegi Nazionalak, droga salduz lortutako dirua zuritzea leporatuta.

Auzitegi Nazionaleko laugarren atalak erabakia igorri dio gaur goizean Oubiñari. Epaileak droga-trafikariaren semeordea, David Perez Lago, absolbitzea erabaki du. Drogaren aurkako Fiskaltzak hiru urteko kartzela-zigorra eskatu zuen horrentzat.

Oubiña 2012ko uztailaren 17an utzi zuten aske, 1990. urtetik espetxean egon ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea