Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute Euskadin, maiatzera bitartean 2.900 salaketarekin

Iazko epe berdinarekin alderatuta, emakumeen aurkako erasoak % 18,1 hazi dira. Eraso motari erreparatuta, sexu-askatasunaren aurkako delituak % 22 igo dira, eta bikotekideak nahiz bikotekide ohiak egindako erasoak, berriz, % 17.

Emakumeen aurkako erasoak % 18,1 igo dira 2023ko urtarrila-maiatzarekin alderatuta. EFE
Emakumeen aurkako erasoak % 18,1 igo dira 2023ko urtarrila-maiatzarekin alderatuta. EFE
Emakumeen aurkako erasoak % 18,1 igo dira 2023ko urtarrila-maiatzarekin alderatuta. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute hilabetez hilabete Euskadin, eta 2.889 eraso zenbatu dira maiatzera arte. Iazko epe berdinarekin alderatuta, emakumeen kontrako erasoak % 18,1 hazi dira. Emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako salaketak % 16,7 igo ziren aurtengo urtarrilean, % 32,5 otsailean, % 17 martxoan, % 23,4 apirilean eta % 6, berriz, maiatzean.

Eraso motari erreparatuta, sexu-askatasunaren aurkako delituak % 22 igo dira, eta bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako erasoak % 17. Izan ere, salaketa gehienak horrekin lotutakoak dira, Emakunderen datuen arabera.  

Bestalde, familia barruko indarkeria (bikotekideak nahi bikotekide ohiak eragindako ez dena) % 21 igo da. Iazko maiatzera bitartean 471 eraso izan ziren; aurtengo maiatzera arte, ordea, 505 izan dira.

Lurraldeka, emakumeen aurkako erasoek % 27,5 egin dute gora Araban (463 salaketa; 2023ko maiatzera arte 363 izan ziren). Gipuzkoan % 25,5 hazi dira eraso kopuruak (924 eraso). Bizkaian 1.502 eraso salatu dituzte, eta gorakada % 11,5ekoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak