Gizartea -

HAUR PORNOGRAFIA

34 pertsona atxilotu dituzte, bi Gipuzkoan eta Bizkaian, haur pornografia edukitzea eta banatzea egotzita

Atxilotuek haurren sexu-esplotazioarekin loturiko edukiak gordetzen zituzten, eta hilabete gutxiko haurtxoen aurkako sexu-erasoak ere agertzen ziren. Ikertzaileek esan dute atzemandako materiala "oso iraingarria" dela.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin, bi pertsona atxilotu ditu Espainiako poliziak, bat Gipuzkoan eta beste bat Bizkaian, haur ponografiaren aurka egindako operazioan. Operazioa ordea zabalagoa izan da eta denera 34 izan dira atxilotuak, Espainiako estatuan. Haur ponografia edukitzea eta banatzea leporatzen die atxilotuei, eta atxilotuen artean 14 eta 17 urteko bi adin txikiko daude.

2022ko ekainean hasi zen lehendabiziko operazioa eta guztira 19 pertsona atxilotu zituzten, hainbat miaketen ondotik. Besteak beste ordenagailuak, telefono mugikor ugari, disko gogorrak eta memoria-txartelak atzeman zizkieten. Atxilotuen artean daude, 14 eta 17 urte bitarteko bi mutil adin txikiko.

Bigarren operazioa Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko Ikerketa Bulegoarekin elkarlanean egin zen, eta sare sozial ezagun bateko enpresa nagusiak hainbat erabiltzaileren aurka aurkeztutako salaketetatik abiatu zen. Aztertutako salaketa guztietatik, poliziak 15 pertsona atxilotu zituen, horietako bi Euskadin, bat Gipuzkoan eta beste bat Bizkaian.

Haurren sexu-esplotazioko edukia gordetzeko erabiltzen zituzten hainbat gailu atzeman zizkieten atxilotuei, tartean mugikorrak, disko gogorrak edo memoria txartelak. Ikertzaileen esanetan, materiala "bereziki iraingarria" da; artxiboetako batean hilabete gutxiko haurtxoei sexu-eraso larriak egiten zizkieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak