Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ezarri dute arratsalderako Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako Erriberan, ekaitzagatik
16:00etatik gauerdira 15-20 litro pilatu daitezke ordubetean, eta ekaitza lehertu eta txingorra egin lezake.
Agentziak | EiTB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ekaitza egitea espero baita.
Zehazki, abisu horia 18:00etatik gauerdira artea egongo da indarrean, metro koadroko 15 litro pila bailitezke. Ekaitza lehertu eta han hemenka txingorra ere egin lezake.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, ekaitza hegoaldetik iparraldera mugituko da.
Atzo iluntzean Araban ekaitzak jo zuen eta Euskalmetek 1.086 tximista zenbatu zituen lurraldean.
Bestalde, Aemetek ere abisu horia ezarri du Nafarroako Erriberan 16:00etatik gauerdira arte, izan ere, 15 litro pila litezke metro koadroko.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.