Gizartea -
Gertaera
Gizonezko bat atxilotu dute Barajaseko langile bat hiltzea leporatuta
Agenteek Madrileko hiriburuan topatu dute biktimari lapurtutako autoa, Porsche Cayeene bat.
Erredakzioa
Pertsona bat atxilotu dute, ostegun goizean Barajaseko aireportuan Iberiako langile bat hil izana leporatuta, Cristina Cifuente Gobernuak Madrilen duen ordezkariak adierazi duenez.
Madrileko Poliziako Buruzagitza Nagusiko bozeramaile batek jakitera eman duenez, atxilotua gizonezkoa da, eta agenteek Madrilgo hirigunean berreskuratu ahal izan dute biktimaren autoa, Porsche Cayenne bat. Raquel M.C, Iberiako koordinatzailea 07:00etan hil da, Barajaseko aireportuko aparkalekuan auto batek harrapatuta.
Auto batek bere Porsche Cayenneari eraso egin dio, eta seguruko paperen bila joaten, lapurretako batek autoa hartu dio eta neska harrapatu du. Ikerketa bat abiarazi dute gertatutako argitzeko.