Gizartea -
Reusen
Ryanairreko hegazkin batek emergentziaz lur hartu behar izan du
Reusera zihoan hegazkin batek emergentziaz lur hartu behar izan du larunbat honetan erregaia galtzen ari zela eta.
Erredakzioa
Erresuma Batuko Bristol hiritik atera eta Reusera (Tarragona) zihoan Ryanair konpainiako hegazkin batek emergentziaz lur hartu behar izan du larunbat honetan Bartzelonako El Prat aireportuan, bertako iturriek adierazi dutenez.
19:20ean gertatu zen eta alerta aurreko Aerocat plana martxan jarri behar izan zuten, erregaia galtzen ari zela eta, hegazkinak emergentziaz lur hartzea eskatu ostean.
Hegazkin konpainiak ohar batean esan duenez, FR8336 hegaldiko pilotuak Reusera iritsi baino lehen eskatu zuen "motorretako batek akats bai izan zezakeelakoan".
Bidaiariak ez ziren zauritu eta lur hartu ostean autobusen eraman zituzten Reusera.
Ryanair konpainiako hegazkin batek astebetean Espainian izan duen bigarren gertakaria da. Joan den ostegunean, Dusseldorf hiritik zetorren hegazkin batek Palman lur hartu behar izan zuen "turbulentzia gogor" batzuen ondorioz hainbat bidaiari zauritu zirelako.