Ume lapurtuak -

'Sor Maria' auzia

Zamarriego: 'Errugabea naiz, egia esan diet epaileari eta denei'

José Zamarriego Santa Cristina Klinikako zuzendariak "sor María" bi aldiz bakarrik ikusi zuela esan dio ustez 1982an lapurtu zuten ume baten kasua ikertzen ari den epaileari.

Jose Zamarriego Santa Cristina Klinikako zuzendaria. Argazkia: EITB
Jose Zamarriego Santa Cristina Klinikako zuzendaria. Argazkia: EITB
Santa Cristina ospitaleko zuzendariak errugabea dela esan du

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klinika horretako bi mediku eta erregistro zibileko funtzionarioa hartu ditu gaur epaileak. "Errugabeak" direla eta kasu horren inguruan ez dakitela ezer adierazi dute hirurek. Hori dela eta, adopzioak kudeatzen zituzten pertsonak ikertu behar dituztela esan dute, Guillermo Peña SOS Ume Lapurtuak elkarteko abokatuak adierazi duenaren arabera.

Hain zuzen, 1982an Madrilgo Santa Cristina erietxean ustez lapurtutako neska jaioberriaren kasua ikertzeko jardunbidea ireki zuen epaileak Sor Maria mojaren kontra. 30 urteren ondoren, Maria Luisa Torres amarekin elkartu zen Pilar Alcalde, 1982an ustez ospitaletik eraman zuten emakumea. Haur lapurtuen kasuen artean, gurasoekin elkartzeko aukera izan zuen lehen kasuetakobat izan zen hori.

Akusazioaren abokatuak argitu duenez, Zamarriegok adopzioetarako izapideak sinatu besterik ez zuela egiten azaldu dio epaileari, eta ez zuela kasu bakoitza aztertzen; izan ere, esan duenaren arabera, konfiantza handia zuen bere mendekoekin.Ostegunean, Maria Isabel V.P. eta Belen L.G. Espainiako Adopziorako Elkarteko gizarte-laguntzaileek deklaratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea