Gizartea -

ETORKINEN TRAFIKOA

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, etorkinen trafiko-sare baten aurkako operazioan

Horietako bi Bilbon atxilotu dituzte. Operazioan guztira 77 pertsona hartu dituzte atxilo, tartean talde kriminal horretako sei buruak. 10 miaketa burutu dituzte etxeetan eta bidaia-agentzietan, eta 517.335 euro baino gehiago atzeman dituzte eskudirutan.

Etorkinen trafikoaren aurkako operazioa. Argazkia: Polizia Nazionala
Etorkinen trafikoaren aurkako operazioa. Argazkia: Polizia Nazionala
Etorkinen trafikoaren aurkako operazioa. Argazkia: Polizia Nazionala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 7 pertsona atxilotu ditu Bizkaian, horietako bi Bilbon, ustez immigrazio irregularra bultzatzen eta dokumentazioa faltsutzen zuen nazioarteko talde kriminal bat desegin duten operazioan. Guztira Estatu espainiarrean 77 izan dira atxilotuak, tartean erakundeko sei buruzagiak, dagoeneko kartzelan daudenak.

Operazioa Europolek eta Homeland Security Investigations AEBetako segurtasun agentziak egin dute. 10 miaketa burutu dituzte etxeetan eta bidaia-agentzietan, eta 517.335 euro baino gehiago atzeman dituzte eskudirutan.

Ikerketa 2022an abiatu zen; izan ere, indiar-pakistandar jatorriko herritarren legez kanpoko immigrazio-fluxua nabarmen handitu zela ohartu ziren. Ikusi zutenez, Espainia erabiltzen zuten ondoren Mexikorantz igarotzeko toki nagusi gisa, azkenik Estatu Batuetara edo Kanadara iristeko.

Egindako ikerketek agerian utzi dute erakunde kriminal bat zegoela horren guztiaren atzean, eta batez ere Espainiatik eta Italiatik jarduten zutela, baina Libian, Bolivian eta Mexikotik ere laguntzen zietela.

Bi adar ezberdin zituen gaizkileen jardunak, baina elkarrekin lotura zutenak: lehenengoak Indiatik Estatu Batuetarako eta Kanadarako bidean Espainiara eta Italiara migratzaileak iristea laguntzen zuen, eta bigarrenak, berriz, Espainian jatorri boliviarreko herritarren immigrazio irregularra bultzatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Migrazioa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak