Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Kanarietako Bideak 30 urte, lehendakaria-UGT bilera eta Joko Paralinpikoak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Gurutze Gorriko beharginak El Hierrora iritsitako pertsonak artatzen. EFE
Gurutze Gorriko beharginak El Hierrora iritsitako pertsonak artatzen.
Gurutze Gorriko beharginak El Hierrora iritsitako pertsonak artatzen. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Kanarietako Bideak 30 urte: Europara modu irregularrean iristeko itsas bide nagusietako batek, Kanarietako Bidea izenekoak, 30 urteko historia krudela bete du gaur. Milaka pertsonak hartzen du bide hau bizitza hobe baten bila. Zenbakitan, ez da migratzaile gehien dituen ibilbidea, baina bai arriskutsuenetako bat; izan ere, heriotza-tasa oso altuak ditu.

- Lehendakaria-UGT bilera: Imanol Pradales lehendakariak Euskadiko UGT sindikatuko ordezkaritza bat hartuko du Ajuria Enean. Horrela, gizarte-eragileekin uztailean abiatu zuen bilera-sortari amaiera emango dio, Gobernu Kontseiluak Donostiako Miramar Jauregian egingo duen urte politiko berriko lehen batzarra baino egun bat lehenago.

- Joko Paralinpikoak: 21 euskal kirolari izango dira Parisen 16:30ean abiatuko diren Joko Paralinpikoetan. Azken hamarkadetako euskal talde jendetsuenetakoa da, azken udako lau olinpiadetako kopurua gaindituta. Gainera, ordezkaritza ia parekidea izango da: 21 parte-hartzaileetatik bederatzi emakumeak dira; gizonezkoak, aldiz, 12. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Migrazioa Europa Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza berriak Paris azken ordukoa Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Frantzia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Olinpiar jokoak 2024 Albisteak Sindikatuak Kanariak azken ordukoa UGT Basque Team Fundazioa Albisteak Imanol Pradales