Gizartea -
Indarkeria matxista
Karguekin aske utzi dute Rafa Mir futbolaria, emakume bati bi sexu eraso egitea leporatuta
Atxilotutako bigarren gizona, Mirren laguna, aske utzi dute ere; hura, baina, lesio delitu bat leporatuta.
agentziak | eitb media
Rafa Mir Valentzia CF taldeko futbolaria aske geratu da gaur, baina karguekin. Hain zuzen ere, emakume bati bi sexu eraso egitea egotzi dio epaileak, goizean deklarazioa hartu eta gero.
Igandean, 21 urteko neska batek salatu zuen 27 urteko futbolari murtziarrak eta bere lagun batek sexu-erasoak egin zizkiotela futbolariaren etxebizitzan. Salaketaren arabera, biktima eta 25 urteko beste neska bat futbolariaren etxera joan ziren larunbat gauean, eta bi gizonek eraso egin zieten.
Bigarren gizona, Hirugarren mailako futbolari bat, aske geratu da ere, baina emakumeetako bati lesio delitua egin izana leporatuta.
Valentziako ospitale batean artatu zituzten bi emakumeak igandean, eta, ondoren, salaketak jarri zituzten biek.