Gizartea -

Elkarretaratzea

Elgoibarrek neskato baten ustezko bortxaketa gaitzetsi du

Ertzaintzak auzia ikertzen darrai. Udalak zuhurtzia izateko eta zurrumurruak ez sinisteko eskatu du.

Elgoibarren gertatutako bortxateko salatzeko elkarretaratzea egin dute

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Elgoibarreko neskato adingabe baten ustezko bortxaketa ikertzen jarraitzen du, baina ez du datu berririk jakinarazi, auzia irekita baitago oraindik. Oraingoz, salaketa bat aurkeztu dutela baino ez dute baieztatu.

Bien bitartean, Elgoibarko Udalak babesa agertu die neskatoari eta horren senideei, baina herritarrei zuhurtzia eskatu die, auzian adingabeak nahasita baitaude. Halaber, "zurrumurruak" aintzat ez hartzeko eta "bertsio ofiziala" ezagutu arte itxaroteko deia egin die.

Udalak sare sozialak "zentzuz" erabiltzea ere eskatu du, erabiltzaileek "kalte konponezinak" egin ez ditzaten. Izan ere, Facebooken eta Twitterren zurrumurru ugari hedatu dira igande goizetik, hots, salaketa benetakoa dela baieztatu baino lehenagotik. Mezu askok, gainera, kutsu xenofoboa zuten, inolako oinarririk gabe, ustezko bortxaketa nazionalitate zehatz bateko pertsonei egotzi baitzieten.

Atzo, Elgoibarko herritarrek ustezko erasoa gaitzetsi zuten, Emakumeen Asanbladak deitutako elkarretaratze batean.

Bertan, bozeramaile batek agiri bat irakurri zuen, eta herritarrei eraso guztiei erantzuteko deia egin zien.

Bestalde, Emakumeen Asanbladak errefusatu egin zituen kutsu arrazista duten mezuak, eta indarkeria sexista ez dagoela "etniekin lotuta" adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea