Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Barakaldoko tiroketaren ikerketa, Radio Vitoriak 90 urte, eta EAEko emantzipazio datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Tiroketa Barakaldon. Argazkia: EFE
Tiroketa Barakaldon
Tiroketa Barakaldon. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Barakaldoko tiroketaren ikerketa: Barakaldon, pertsona bat hil da eta bi lagun zauritu dira, tiroketa batean, bi familien arteko liskarrean. Segurtasun Sailaren arabera, hiru lagun daude atxilotuta, liskarrean parte hartzea egotzita. Ertzaintza Barakaldoko tiroketa ikertzen ari da eta ez du baztertu atxiloketa gehiago egitea.

- Radio Vitoriak 90 urte: 1934an sortua, tokiko informazioa zein entretenimendu eta kultura alorreko albisteak ematen erreferente izan da Radio Vitoria 90 urtean, eta funtsezko zeregina izan du eta izaten jarraitzen du Gasteizko eta Arabako gizarte bizitzan. Kalera atera eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo dituzte saioak.

- EAEko emantzipazio datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko 30 eta 34 urte bitarteko hamar gaztetik zazpi daude emantzipatuta. Hain zuzen ere, batez beste 29,8 urterekin emantzipatzen dira gazteak EAEn. Horixe ondorioztatu du Gazteen Euskal Behatokiak egindako "Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza premia Euskadin" azterlanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak