Gizartea -
GERTAKARIA
Bidaiariak zeramatzan tren bat bidetik atera da Goiuri-Undoan, Araban
08:25ean izan da istripua, orduantxe atera da bidetik Albia trenaren atzeko ardatza. 93 bidaiari zihoazen barruan, baina ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Bilbo-Madril bidea egiten ari zen tren bat bidetik atera da Arabako Goiuri-Undoa udalerrian tunel baten parean, gaur goizean. 93 bidaiari zeramatzan, baina ez da nor zauritu.
Renfek jakitera eman duenez, 08:25ean izan da istripua Inoso-Oiardo eta Izarra artean, Albia trenaren atzeko ardatza bidetik atera denean. 07:00etan atera da trena Bilbotik, eta 11:28an zen Madrilera iristekoa.
Inor zauritu ez bada ere, hainbat anbulantzia bertaratu dira, suhiltzaileekin eta Ertzaintzarekin batera, bidaiariei laguntzera. Horiek guztiak Miranda Ebrora zihoan tren batera bideratu dituzte, eta handik hartu dute Madrilerako bidea.
Istripuak eragina izan du trenbideko zirkulazioan, eta, besteak beste, Madril-Bilbo bidea egitekoa zen trenari eragin dio. Hori ere, Miranda Ebrora bideratu dute, eta bidaiariek han hartu dute Bilborako trena.