Gizartea -

Heriotza tasa

Lehen aldiz, gizon baino emakume gehiago hil dira Euskadin

2012ko lehen hiruhilekoan 2.951 emakume hil dira eta 2.880 gizonezko; ondorioz, orain arteko joera irauli egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baino emakume gehiago hil dira Euskadin lehen aldiz, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak igorritako urteko lehen hiruhileko datuen arabera. Urtarrilean, otsailean eta martxoan 2.951 emakume hil ziren eta 2.880 gizon; ondorioz, orain arteko joera irauli egin da.

Heriotzen kopurua % 11,3 hazi da Euskadin, 2011ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Guztira 5.831 pertsona hil dira tarte horretan Euskadin: 3.281, (iaz baino % 14,4 gehiago); 1.847, Gipuzkoan, (% 8,8 gehiago); eta 703, Araban, (% 4,5 gehiago).

Jende gehiena zirkulazio aparatuko gaixotasunen edo tumoreen ondorioz hil da; 1.704 eta 1.577 pertsona, hurrenez hurren. Arnas aparatuko gaixotasunak jota 646 pertsona hil dira, (hildakoen % 11). Bestalde, digestio aparatuko gaixotasunen bat zuten 242 gaixo hil dira (hildakoen % 4).

Heriotzen eragileak ezberdinak dira sexuaren arabera; izan ere, tumoreen ondorioz hiltzen da gizon gehien, eta, emakumeen kasuan, gaixotasun kardiobaskularrak daude heriotza gehienen atzean.

Urteko lehen hiruhilekoan, Euskadiko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da; 912 pertsona gutxiago bizi dira orain Euskadin. Araban bakarrik hazi da biztanle kopurua, 85 gehiago guztira. Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, behera egin du; hurrenez hurren, 827 eta 170 pertsona gutxiago bizi dira orain lurralde horietan.

Gizon baino emakume gehiago hil dira Euskadin lehen aldiz, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak igorritako urteko lehen hiruhileko datuen arabera. Urtarrilean, otsailean eta martxoan 2.951 emakume hil ziren eta 2.880 gizon; ondorioz, orain arteko joera irauli egin da. Heriotzen kopurua % 11,3 hazi da Euskadin, 2011ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Guztira 5.831 pertsona hil dira tarte horretan Euskadin: 3.281, (iaz baino % 14,4 gehiago); 1.847, Gipuzkoan, (% 8,8 gehiago); eta 703, Araban, (% 4,5 gehiago). Jende gehiena zirkulazio aparatuko gaixotasunen edo tumoreen ondorioz hil da; 1.704 eta 1.577 pertsona, hurrenez hurren. Arnas aparatuko gaixotasunak jota 646 pertsona hil dira, (hildakoen % 11). Bestalde, digestio aparatuko gaixotasunen bat zuten 242 gaixo hil dira (hildakoen % 4).Heriotzen eragileak ezberdinak dira sexuaren arabera; izan ere, tumoreen ondorioz hiltzen da gizon gehien, eta, emakumeen kasuan, gaixotasun kardiobaskularrak daude heriotza gehienen atzean. Urteko lehen hiruhilekoan, Euskadiko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da; 912 pertsona gutxiago bizi dira orain Euskadin. Araban bakarrik hazi da biztanle kopurua, 85 gehiago guztira. Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, behera egin du; hurrenez hurren, 827 eta 170 pertsona gutxiago bizi dira orain lurralde horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Eustat gaur