Gizartea -
Bizkaia
Pertsona bat hil da Zeanurin trafiko-istripu batean
Bi autok aurrez aurre talka egin dute eta autoetako batean zihoan gizonezko bat hil egin da.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da gaur, larunbata 29, bi autok aurrez aurre talka egin ostean, N-240 errepidean, Zeanuri parean (Bizkaia), Gasteizko noranzkoan.
Talkaren ondorioz, hiru pertsona zauritu dira eta horietako bat mughitu ezinik geratu da autoaren hondakinen artean; hori dela eta, suhiltzaileek bertara joan behar izan dute handik ateratzeko.
Azkenik, larrialdi zerbitzuko taldeek ezin izan dute hildakoa salbatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea