Gizartea -

Nobel Sariak

Serge Haroche eta David J. Wineland, 2012ko Fisikako Nobel saridunak

Sistema kuantiko indibidualak neurtzea eta manipulatzea ahalbidetu duten metodoak sortzeagatik jaso dute saria. Abenduaren 10ean banatuko dira Nobel Sariak.

2012ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak iragartzeko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
2012ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak iragartzeko prentsaurrekoa.
2012ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak iragartzeko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Serge Haroche frantziarrak eta David J. Wineland estatubatuarrak irabazi dute 2012ko Fisikako Nobel Saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak jakitera eman duenez.

Argiaren eta materiaren elkarrekintzaren gainean hainbat ikerketa egin dituzte bi ikertzaile horiek, eta "sistema kuantiko indibidualak neurtzea eta manipulatzea ahalbidetu duten metodo esperimental iraultzaileak sortu dituztelako", jaso dute saria Akademiaren arabera.

"Fisika kuantikoaren barruan esperimentazio aro berri bat ireki dute, partikula kuantiko indibidualak ikustea lortu dutelako horiek suntsitu gabe", azpimarratu du epaimahaiak.

Sariaren irabazleek 930.000 euro jasoko dituzte, 2011n baino % 20 gutxiago. Iaz, Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess astronomo estatubatuarrek irabazi zuten saria unibertsoaren hedapenaren esparruan egindako ekarpenengatik.

Abenduaren 10ean banatuko dira Nobel Sariak Alfred Nobelen heriotzaren urteurrenarekin bat eginez. Bestalde, Bakearen Nobel Saria Oslon banatuko da eta gainerakoak, Stockholm hirian.

2012ko Nobel Sarien iragarpen txanda astelehenean hasi zen. 2012ko Medikuntzako Nobel Saria John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka medikuek irabazi dutela iragarri zuten orduan; gaur, Fisikakoa iragarri dute; asteazkenean, Kimikakoa; Literaturakoa, ostegunean; eta Bakearen Nobel Sariaren irabazlea ostiralean emango dute jakitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea