Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume alemaniar baten gorpua aurkitu eta senarra atxilotu dute
Senarrak etxebizitzako lorategian lurperatu zuen gorpua, Mallorcako Canyamel herrian.
Erredakzioa
Guardia Zibilak orain aste batzuk desagertu zen emakume alemaniar baten gorpua aurkitu du bere etxebizitzako lorategian, Mallorcako Canyamel herrian, eta senarra atxilotu dute ustezko hiltzailea delakoan.
Emakumea, Inge Gisela Frefrau Von Stein, 67 urteko alemaniarra zen eta desagertuta zegoen. Alabaren abokatuak jarri zuen salaketa.
Senarra, 62 urteko alemaniarra, goizean atxilotu dute etxebizitza inguruan. Lagun bati etxeko lorategian lurperatu zuela esan zion. Lagun horren bertsioaren arabera, gizonezkoak hilik aurkitu omen zuen emaztea eta lorategian lurperatzea erabaki zuen.
Bilatze eta atxilotze agindupean zegoen gizonezkoa, atzo ez baitzen Guardia Zibilaren ikuskapenean agertu.
Emakumearen desagerpenaren salaketa jasotzerakoan, Guardia Zibilak galdeketa egin zion senarrari, eta honek emaztea bidaian joan zela eta ez zela bueltatu esan zien. Gizonaren lagunaren deia jaso zuen ondoren Guardia Zibilak, senarrak emaztea etxean hilik aurkitu omen zuela eta bertan lurperatu zuela ohartaraziz.