Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte EAEn genero-indarkeria egotzita
Bikotekideari eraso egitea leporatu diete atxilotuei. Ertzaintzak Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen egin ditu atxiloketak.
Erredakzioa
Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen, genero-indarkeriarekin lotutako delituak leporatuta.
Ostiral honetako 07:30ean, herritar batek Ertzaintza deitu du Burtzeñako auzoko etxebizitza batean errieta handia ematen ari zela ohartarazteko. Bertara heltzean, agenteek emakumezko bat aurkitu dute negar egiten eta honek salatu duenez, bikotekideak buruan kolpatu du. Anbulantzia batek ospitalera eraman dute emakumea eta 24 urteko ustezko erasotzailea bertan atxilotu dute. 2007an bikotekideari eraso egiteagatik aurrekari penalak ditu gizon honek.
Ostiral honetan, 14:00etan, Polizia patruila bat Iralabarri auzoko etxebizitza batean azaldu da. Emakumezko batek bikotekideak eraso egin izana salatu du eta, ondorioz, 44 urteko ustezko erasotzailea atxilotu dute.
Azken atxiloketa Gasteizen jazo da, Lakua auzoan. Mediku talde batek logelaren lurzoruan botata emakumezko bat aurkitu du. Kolpeak zituela antzeman ostean, Santiagoko ospitalera eraman dute. Erasoaren ustezko egilea, 76 urteko senarra, etxean bertan atxilotuta eraman dute.