Gizartea -

'Enperadore operazioa'

Epaileak aske utzi du Nacho Vidal porno aktorea

Jose Borras Fuenlabradako Herritarren Segurtasunaren zinegotziak ere epailearen aurrean deklaratu du. Fiskalak 10.000 euroko fidantzapeko espetxe-zigorra eskatu du harentzat.

Nacho Vidal aktoreak eta bere arrebak Auzitegi Nazionalean deklaratu dute

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi du "Enperadore operazioan" atxilotutako Nacho Vidal porno aktorea. Azken horrek bere errugabetasuna defendatu du, magistratuaren aurrean, epaileek jakitera eman dutenez.

Aktorea aske utziko dute kapitala zuritzea leporatuta. Fiskaltzak kautelazko neurriak eskatu dien arren, defentsak esan ez du ez direla beharrezkoak, datozen hilabeteetan aurkitu ahal izango dutelako, "reality show" batean parte hartu behar duelako hiru hilabetez.

Jose Borras Fuenlabradako (Madril) Herritarren Segurtasunaren zinegotziak ere epailearen aurrean deklaratu du. Fiskalak 10.000 euroko fidantzapeko espetxe-zigorra eskatu du harentzat.

Fidantzapeko kartzela-zigorra Nacho Vidal aktorearen arrebarentzat

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu Maria Jose Jorda, Nacho Vidal aktore pornoaren arreba eta "Enperador Operazioa"-ren baitan atxilotutako beste hiru emakume. Hala ere, kartzela saihestu ahal izango dute, fidantza ordainduz gero. Bestalde, aske utzi du Zamorako Gobernuko funtzionario bat, baina aldian-aldian, epailearen aurrean agertu beharko du, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

Epaileak 5 emakumeak galdekatu ostean hartu du erabakia. Andreu epaileak 25.000 euro inguruko bermea ezarri die Maria Jose JordaGonzalez Navho Vidal aktore pornoaren arrebari, eta baita gaur goizeanepailearen aurrean hitz egin duten beste lau emakumeri ere.

Gaur goizekoa, bigarren itaunketa txanda izan da; asteazkenean, 19 atxilotu pasa ziren epailearen aurretik, eta horietatik 4, baldintzarik gabe kartzelaratu zituen, eta, gainerakoei 25.000 eta 50.000 euro arteko bermeak ezarri zizkien.

Epaileak 19 atxilotu galdekatu zituen atzo, 10 orduz. Baldintzarik gabe kartzelatutakoak emakumezko bat israeldar bat eta hiru gizonezko txinatar dira.

Gainerako gehienak espainiarrak dira, tartean sarean aholkularitza lanak egiten ei zuen abokatu bat.

Gainera, Poliziak atxilotu ez zuen eta borondatez aurkeztu den pertsona bat ere sartu du kartzelan.

Galdeketa gehiago arratsaldean

Epaileak gainerako atxilotuak galdekatzen jarraituko du arratsaldean. besteak beste, Nacho Vidal aktore pornoa eta Jose Borras Fuenlabradako zinegotzia horren arreba pasatuko dira epailearen aurretik.

Sareko ustezko burua Gao Ping enpresaburu txinatarra da, eta epailearen aurrean deklaratzen azkenetakoa izango dela jakinarazi dute iturri judizialek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea