Gizartea -
Joan den astean jazo zen
Getxon hilik topatu zuten gizonak bere buruaz beste egin omen zuen
Ertzaintzak baztertu egin du lapurretaren hipotesia. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen.
Erredakzioa
Suizidioa da joan den astean Getxon hilik topatu zuten 83 urteko gizonezkoaren auziaren hipotesi nagusia, Herrizaingo Sailetik eitb.com-i baieztatu diotenez.
Gorpuari autopsia egin eta etxebizitzako aztarnak aztertu eta gero, Ertzaintzak baztertu egin du lapurretaren hipotesia.
Gertaerak alarma sozial handia piztu zuen. Izan ere, egun batzuk lehenago, adineko emakume bat hilik atzeman zuten Donostian, eta, kasu horretan ere, lapurreta izan zen hipotesi nagusia.
Getxoko gizonezkoa horren alabak topatu zuen hilda, hilaren 17an. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea