Gizartea -

Dirua bidegabe erabiltzeagatik

Iruñeko Corporacion Dermoesteticako gerentea atxilotu dute

Atxilotutakoa Bulgariako emakume bat da eta dirua ustez bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea egozten diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Iruñeko Corporacion Dermoestetica enpresako gerentea atxilotu du, dirua ustez bidegabe erabiltzeagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik.

Polizia Nazionalak ohar baten bitartez jakitera eman duenez, enpresak Espainiako iparralderako duen arduradunak jarri zuen salaketa, bezeroen ordainketetan irregulartasunak atzeman ostean.

Enpresak emandako dokumentazioa ikertu zuen Polizia Nazionalak eta zentroko langileei deklarazioa hartu zien. Ondorioz, S.H.V., zentroko gerente den Bulgariako emakumea atxilotu dute, bezeroen dirua ustez bidegabe erabiltzeagatik, denera 17.000 euro.

Ikerketaren arabera, emakumeak bezeroei iruzur egiten zien eta tratamenduengatik gehiago kobratzen zien. Horretarako, klinikaren kudeaketarako programa informatikoa manipulatu zuen.

Atxilotutakoa jada epailearen aurretik pasatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea