Gizartea -
Jende-oldea
Torres-Dulcek azkartasuna eskatu du Madril Arena kasua argitzeko
Estatuko fiskal nagusiak adierazi duenez, ikerketak zehatza izan behar du, eta perituen txostenaren zain egon behar da.
Erredakzioa
Eduardo-Torres Dulce Estatuko fiskal nagusiak Madril Arenan gertatutako jende-oldeaz hitz egin du (lau neska hil ziren Halloween eguneko jaian): "Ikerketak oso zehatza izan behar du, perituen txostenaren zain egon behar da, eta, ahal den neurrian, lehenbailehen argitu behar da norena den erantzukizuna".
"Legea guztiontzat da berdina", horren hitzetan, eta une honetan "gizartearen interesak babestu behar dira, bistan denez, zeharo hunkituta gelditu delako".
Jai erraldoi horiek gizarteko arazo bihurtu dira, Torres-Dulceren hitzetan. "Belaunaldi arteko arazo soziologikoa dago, familia giroan batez ere, eta horri aurre egin behar zaio, baina, batez ere, legearen ikuspuntutik".