Gizartea -

Halloween eguneko jaia

Madrilek Divertt salatu du sarreren inguruan gezurra esateagatik

Enpresa antolatzaileak esan du ez zuela aginpiderik ekitaldiaren segurtasunean eta hori Seguriber enpresari zegokiola (Madrileko Udalak kontratatu zuen).

Madrid Arena, Halloween festaren egunean. Argazkia: Twitter
Madrid Arena, Halloween festaren egunean.
Madrid Arena, Halloween festaren egunean. Argazkia: Twitter

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko Udalak salaketa bat aurkeztuko du Madrid Arenako azaroaren 1eko festaren (lau neska hil ziren bertan, eta bosgarren bat larri zauritu zen) egilearentzat. Bestalde, enpresa antolatzaileak esan du ez zuela aginpiderik ekitaldiaren segurtasunean eta hori Seguriber enpresari zegokiola (Madrileko Udalak kontratatu zuen).

Miguel Angel Villanueva Madrileko alkateordeak esan du Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur publiko egindako ohar ofizialak "argi utzi duela" gau hartan onartutako pertsona kopurua pasatu zela.

Madrid Espacios y Congresos Udaleko enpresak, pabiloiaren jabeak, "dagozkion akzio legalak" aurkeztea erabaki du kontzertuaren egilearen aurka, "saldutako sarrera kopuruaren eta benetan onartutako pertsona kopuruaren inguruan gezurra esateagatik".

Udalak zuen Madrid Arenako segurtasunaren ardura, Diviertt-ren arabera

Diviertt Madrid Arenako Halloween festaren enpresa antolatzaileak esan du ez zuela aginpiderik ekitaldiaren segurtasunean eta hori Seguriber enpresari zegokiola (Madrileko Udalak kontratatu zuen).

Divirttk "zehatza ez" den informazioari erantzun dio, eta "espekulatu" egin dena adierazi du urriaren 31n, festa handian, izan zen jende-oldearen inguruan.

Pabiloia Udalaren instalazioa dela nabarmendu du, eta, ondorioz, Madrileko Udalaren ardura da leku horrek baldintza teknikoak eta segurtasunekoak betetzea, ekitaldia izateko", azaldu du Divierttk. Halaber, "segurtasun osoa" (barnekoa eta kanpokoa) Seguriberri zegokiola azpimarratu du.

Madrid Arenako edukiera gainditu zela baieztatu du Poliziak

Polizia Nazionalak txosten bat osatu du Halloween eguneko jaian, Madrid Arenan, lau emakume gazteren heriotza zerk eragin zuen argitzeko. Txostenaren arabera, Madrid Arenako edukiera "nabarmen gainditu zen", baina, momentuz, "ezinezkoa da" barruan zenbat jende zegoen zehaztea.

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak asteazken honetan jakinarazi duenez, Polizia Nazionalak gertaera ikertzen ari den Madrilgo 51. zenbakiko instrukzio epaitegira bidali du txostena, astearte honetan.

Poliziaren txostenean irakur daitekeenez, baliteke jende-oldea kanpotik sartu ziren gazteek eragin izana: "Steve Aoki DJaren emanaldia hasi baino zertxobait lehenago, kalean edaten ari zen pertsona talde handi bat barrura sartu zen, sarrerarik gabe".

Datorren astean, Madrid Arena kasua ikertzen ari den Eduardo Lopez Palop epaileak eraikina ikuskatuko du bertatik bertara, Fiskaltzaren eta Estatuko segurtasun indarren laguntzaz.

Halaber, zerbitzuz kanpo zeudela bertan gertatutakoaren lekuko izan ziren hiru polizia epailearekin batera joango dira pabiloira, gertaera argitzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea