Gizartea -

Lau hildako

Madril Arenako jende-oldea ez zuen bengalak eragin, Poliziaren ustez

Pabiloiak lizentziarik ez zuela frogatzen duen akta epaitegira eraman du Poliziaren Sindikatu Bateratuak. Epaileak, bestalde, sumario-sekretua ezarri du.

SUP sindikatuaren akta. Argazkia: EFE
SUP sindikatuaren akta.
Madrid Arenak lizentziarik ez zuela egiaztatu du polizien sindikatuak

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril Arenan lau neska gazte hil zituen jende-oldea ez zuen bengala batek ezta piroteknia-elementuren batek eragin, Poliziaren ustez. Hala azaldu diote ikerketako iturriek Europa Press agentziari, eraikin barruko zein kanpoko kameretako irudiak aztertu ondoren.

Beraz, Steven Aoki DJaren emanaldia hastear zela jendea kontrolik gabe sartzea ahalbidetu zuten arrazoiak aztertzen ari dira ikertzaileak, irudi horiek miatu ostean. Poliziaren ustez, kontrolik gabe sartze hori izan liteke Madril Arena pabiloian lau neska gazteren heriotza eragin zuen jende-oldearen arrazoia.

Autopsiek, bestalde, berretsi egin dute zapalketak eragindako asfixiak jota hil zirela lau neskak. 20 urteko beste neska batek oso karri jarraitzen du.Ez zuen baimenik

Poliziaren Sindikatu Bateratuak Madril Arenak martxan egoteko baimenak ez zituela frogatzen duten dokumentuak aurkeztu ditu epaitegian. 2006. urtera arte behintzat, ez zuela lizentziarik azaldu dute eta Udalak kontrakoa dioen arren, baldintza hori ezinbestekoa dela argudiatu dute.

Asteburuan iragarri zuten moduan, lau bneska gazte ziren jende-oldearen inguruko auzia ikertzen duen Eduardo Lopez Palop epaileari eman dizkio aktak Poliziaren Sindikatu Bateratuak.

Madrileko Udalak instalazioak ez duela baimenik behar berretsi du, baina SUPen arabera "ezinbestekoa" da eta gezurtatu egin dute Lurzoruaren Legeak baldintza horretatik salbuesten duela.

SUPek ohar batean esan duenez, Udala 2008ko Lurzoruaren Legean oinarritzen da udal-esparru horrek martxan egoteko baimenik ez duela behar esateko, baina "errealitatea ezkutatu" nahi dutela salatu dute: "Madril Arenak ez du inoiz kirol eta ikuskizun gune izateko baimenik izan".

Udalaren erakinek hirigintza-baimenik behar ez duten arren, SUPek funtzionamenduarena beharrezkoa dela uste du, erkidegoko Ikuskizunen Legearekin bat eginez. "Lau heriotzek behintzat horrelako gauzak berriz ez gertatzeko balio beharko lukete", esan dute.

Madril Arenak 2001eko segurtasun arauak betetzen ditu, Udalaren arabera

Bestalde, Paz Gonzalez Madrileko Hirigintza ordezkariak adierazi du Madril Arenak eraiki zen garaiko araudiarekin bat egiten duela, hau da, 2001. urteko segurtasun araudiarekin.

Prentsaurreko batean azaldu duenez, lizentzian eta erabileran aldaketarik egon ez denez, ez da beharrezkoa ondoren onartutako legeak ezartzea, 2006ko eraikuntza kode teknikoari aipamen eginez.

Araudi berrietan jasotako moldaketak egin beharko balira, "eraikinen erdiak bota beharko lirateke", esan du Hirigintza ordezkariak, eta "eraikin guztiak beti obretan egongo lirateke", gaineratu du; "Legeak, baina, ez du hori eskatzen", azpimarratu du.

Halaber, Madril Arena eraiki zutenean horren erabileraren arabera kontuan izan beharreko arauak (hau da, 12.000 lagun hartzeko neurriak) betetzen dituela adierazi du, eta arau tekniko guztiak betetzen dituela gaineratu du.

Epaileak sumario-sekretua ezarri du

Madrilgo 51. zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak sumario-sekretua ezarri du, Madril Arena auzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea