Gizartea -

Ikastolen aldeko jaia

Tuterako Argia ikastolak antolatuko du 2013ko Nafarroa Oinez jaia

'Seme-alabentzat euskarazko kalitatezko hezkuntza eraikitzeko' gai izatea espero dute antolatzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Argia ikastolak izango du 2013ko Nafarroa Oinez (urriak 20) antolatzeko ardura.

Prentsaurrekoan eman dute ikastolako arduradunek horren berri, eta logotipoa, lema eta helburuak aurkeztu dituzte bertan.

Nafarroa Oinez jaia antolatuta, Erriberan euskara eta euskal kultura bultzatu nahi dituzte antolatzaileek, eta, gainera, Argia ikastolaren bideragarritasun ekonomikoari ere bultzada bat eman nahi diote.

Ikastola kontzertatua da Tuterakoa, eta, beraz, inbertsioak familien diruari esker egiten dira. Ikastolak egoera ekonomiko zaila du, antolatzaileen esanetan: “Bigarren Hezkuntza eskaintzeko baimena lortzeko, kirol-instalazio zehatz bat egitera behartu gaituzte, eta horrek egoera ekonomikoa zaildu du”.

Argia ikastolak Erriberako 15 herrietako ikasleak biltzen ditu. Horietako batzuk, Tuteratik 40 kilometrora dagoen Alesbes herritik joaten dira egunero, eta ez dute garraioa ordaintzeko diru-laguntzarik. Eremu geografiko zabala hartzen du ikastolak, “Euskal Herriko edozein ikastetxek baino zabalagoa”, gaineratu dute.

“Taupadaz bat egin!” lelopean, “gizarte osoaren laguntza, elkartasuna eta inplikazioa” eskatu dute, “horrela, kalitatezko hezkuntza euskalduna eraikitzeko eta etorkizunean euskaraz bizitzeko gai izango gara eta”.

Tuterako Argia ikastolak izango du 2013ko Nafarroa Oinez (urriak 20) antolatzeko ardura. Prentsaurrekoan eman dute ikastolako arduradunek horren berri, eta logotipoa, lema eta helburuak aurkeztu dituzte bertan. Nafarroa Oinez jaia antolatuta, Erriberan euskara eta euskal kultura bultzatu nahi dituzte antolatzaileek, eta, gainera, Argia ikastolaren bideragarritasun ekonomikoari ere bultzada bat eman nahi diote. Ikastola kontzertatua da Tuterakoa, eta, beraz, inbertsioak familien diruari esker egiten dira. Ikastolak egoera ekonomiko zaila du, antolatzaileen esanetan: “Bigarren Hezkuntza eskaintzeko baimena lortzeko, kirol-instalazio zehatz bat egitera behartu gaituzte, eta horrek egoera ekonomikoa zaildu du”. Argia ikastolak Erriberako 15 herrietako ikasleak biltzen ditu. Horietako batzuk, Tuteratik 40 kilometrora dagoen Alesbes herritik joaten dira egunero, eta ez dute garraioa ordaintzeko diru-laguntzarik. Eremu geografiko zabala hartzen du ikastolak, “Euskal Herriko edozein ikastetxek baino zabalagoa”, gaineratu dute.“Taupadaz bat egin!” lelopean, “gizarte osoaren laguntza, elkartasuna eta inplikazioa” eskatu dute, “horrela, kalitatezko hezkuntza euskalduna eraikitzeko eta etorkizunean euskaraz bizitzeko gai izango gara eta”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak