Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekide ohiari eraso egiteagatik gizon bat atxilotu dute Gasteizen
Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du urruntze agindua urratzeagatik eta bikotekide ohiari eraso egiteagatik.
Erredakzioa
Gasteizko Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat goizean, genero indarkeria delituagatik eta urruntze agindua urratzeagatik.
Larunbatean, 08:00etan, emakume batek Ertzaintzari abisua eman zion, Lakua-Arriaga auzoko etxebizitza batean, bikotekide ohia eraso egiten ari zitzaiola ohartaraziz.
Gizonezkoak etxeko giltza zuen eta bertara sartu ostean, bien artean liskar bat egon zen. Ondoren, bikotekide ohia irainka hasi zen eta emakumea bultzatu zuen. Biktimak altzari baten aurka buruan kolpe bat jaso zuen eta ustezko erasotzailea etxetik joan zen.
Emakumea Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten.
Bikotekide ohiak urruntze agindua zuen eta Ertzaintzak atxilotu egin du.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako telefono zerbitzua:
900 840 111 - 016