Gizartea -
Fiskaltzaren eskaria
Madrid Arena alokatzeko ardura duen zinegotzia inputatu du epaileak
Miguel Angel Flores Diviertt enpresako gerenteak asteartean deklaratuko du epailearen aurrean, eta Control 34 enpresako arduradun legalak, hurrengo egunean.
Erredakzioa
Eduardo Lopez epaileak inputatu egin du Madrid Arena alokairuan emateko ardura duen zinegotzia, Madrilgo Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Miguel Angel Flores Diviertt enpresako gerenteak asteartean deklaratuko du epailearen aurrean, eta hurrengo egunean, Kontrol 34 enpresako arduradun legalak. Datozen egunetan, Seguriber enpresako arduraduna eta Madrilgo Udaleko zinegotzia pasatuko dira epailearen aurretik.
Asteazken honetan, Madrid Arena kasua ikertzen ari den Eduardo Lopez Palop epaileak eraikina ikuskatu du bertatik bertara, Fiskaltzaren eta Estatuko segurtasun indarren laguntzaz, urriaren 31n gertaturikoa argitzen saiatzeko.
Pabiloia ikuskatu ondoren, Manuel Moix Madrilgo fiskal nagusiak ez du izapidearen gaineko argibide handirik eman, baina prozesu honetan “ardura penalak soilik” garbituko direla jakinarazi du.