Gizartea -

Gertaera

Nafarroako elizetan lapurtutako 34 objektu berreskuratu dituzte

Bi pertsona atxilotu dituzte 34 objektu berreskuratu dituzten operazioan. Horietako askok balio historikoa dute, besteak beste, Olkotzen lapurtutako XVII mendeko zilarrezko kaliza batek.

XVII mendeko zilarrezko kalizaren irudia. Argazkia: EFE
XVII mendeko zilarrezko kalizaren irudia.
XVII mendeko zilarrezko kalizaren irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu dituzte Nafarroako elizetan lapurtutako 34 objektu berreskuratu dituzten operazioan. Horietako askok balio historikoa dute, besteak beste, Olkotzen lapurtutako XVII mendeko zilarrezko kaliza batek.

Objektuak Elizara itzultzeko jardueran, Francisco Perez Iruñeko apezpikuak eta Tuterako gotzainak berreskuratutako objektuak baloratu ditu, ez haien kostu materialagatik, "herri baten balore sentimental eta espirituala" izateagatik baizik.

Francisco Perezekin batera, Francisco Jose Fernandez Barne zuzendari nagusiak eta Gerardo Goñi Foru Gobernuko buruak parte hartu dute ekitaldian, eta, bertan, "Jonas" deituriko operazioaren xehetasunak eman dituzte.

Kalizaz gain, XVI mendeko ostiak jasotzen diren edukiontzia eta XVIII mendeko zilarrezko hainbat objektu berreskuratu diutze, ekisaindu eta ziborio batez gain. XIX eta XX mendeko piezak ere jaso dituzte.

Objektu horietatik 13 Larrumbeko elizari dagozkie eta hiru Olkotzeikoari, beste 18ren jatorria ikertzen ari dira oraidnik. Udaltzaingoak esan duenez, ez dakite berreskuratutako materialaren balioa, baina objektu horiek artearen merkatu beltzean saltzen saiatu direla badakitela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea