Gizartea -

Abortua, eztabaidagai

Polemika Irlandan, abortua ukatu zioten emakume baten heriotzagatik

Emakumea septizemia batengatik hil zen. Medikuek abortua egitea ukatu zioten Irlanda "herri katolikoa" dela argudiatuta.

Emakume baten heriotzak abortuaren inguruko polemika piztu du Irlandan. Irudia: hrw.org.
Polemika Irlandan, haurdun zegoen emakume bat hil eta gero

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Savita Halappanavar 31 urteko emakumezkoa 17 aste zeramatzan haurdun eta Galwayko ospitale batean hil zen, septizemiak jota. Medikuek abortua egitea ukatu zioten, fetuaren bihotzak lanean jarraitzen zuela eta hori legearen kontrakoa zela esanda. Emakumearen osasuna, aldiz, okerrera egiten ari zen.

Gertatutakoak polemika handia sortu du eta ikerketa Irlandako Osasun Sailak egingo duela konfirmatu egin du James Reilly Osasun ministroak.

Abortuaren inguruko eztabaida zabaldu egin da Irlandan, nahiz eta bere legea Europar Batasuneko zorrotzenen artean dagoen eta Europako auzitegien kritika ugari jaso dituen.

Irlandako legearen arabera, abortua legezkoa da emakumezkoaren bizitza arriskuan dagoenean bakarrik. Hala ere, salbuespen hori ez dute legegileek berretsi eta ez dago Konstituzioan sartuta, eta, ondorioz, interpretazio ezberdinak egiten dira.

Halappanavarren kasua

Savita Halappanavarren familiaren arabera, medikuek abortua egiteari uko egin zioten fetuaren bihotzak taupadaka jarraitzen zuelako, nahiz eta emakumeak haurra galduko zuela jakin eta amaren osasunak okerrera egin.

Praveen Halappanavar senarraren hitzetan, medikuek abortua egitea ukatu zioten Irlanda "herri katolikoa" dela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea