Gizartea -

Tragedia Madril Arenan

Udalaren txostenak 'akatsak' ditu, Gobernuaren ordezkariaren ustez

Madrilgo Udalak Miguel Angel Flores festaren antolatzaileak 9.650 sarrera saldu zituztela zioen SMSa helarazi dio epaileari.

Madrid Arena Halloween festaren egunean. Argazkia: Twitter
Madrid Arena Halloween festaren egunean.
Madrid Arena Halloween festaren egunean. Argazkia: Twitter

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak Madrilen duen ordezkariak ''akatsak'' antzeman ditu Udalak Madril Arena pabilioan egindako festaren inguruan aurkeztu duen txostenean. Gobernuaren ordezkariak ukatu egin du Poliziak lokalaren egoerari baiezkoa eman izana.Udalaren txostenaren arabera, ''Poliziak aldez aurretik ikuskatu zuen tokia''; baina, Gobernuaren ordezkariak azaldu duenez, ''Gobernuaren ordezkaritzak eta Poliziak ez dute eskumenik arlo horretan, ikuskizun publikoen inguruko legediak jasotzen duenaren arabera''.

Txostenaren arabera, agente gehiago igorri ziren

Lau nesken bizia eraman zuen azaroaren 1eko ezbeharra gertatu eta ordu betera, Madrilgo Udaltzaingoak 24 agente gehiago bidali zituen Madrid Arena pabilioi ingurura, Madrilgo Udalak ostegun honetan aurkeztutako txostenaren arabera.

Hasiera batean 30 agente igorri ziren Madrid Arenara (2 ofizial, 3 kabo, eta arratsalde eta gaueko txandetan zeuden 25 agente), txostenean azaltzen den bezala, festa “Maila Altuko Gertaera” bezala izendatu baitzen.

Poliziaren zerbitzua goizaldeko bostak aldera berrindartu zen, Udaltzaingoak jazoeraren berri izan eta ordu betera.

Momentu hartara arte, beti Udalaren txostenaren arabera, Poliziak gertakari txiki bat konpondu behar izan zuen soilik, pabilioiko sarreraren ingurutik kalean edaten zeuden gazte asko urrundu behar izan baitzituen.

Antolatzailearen SMSa

Ikerketari dagokionez, Madrilgo Udalak Miguel Angel Flores festaren antolatzaileak 9.650 sarrera saldu zituztela zioen SMSa helarazi dio epaileari.

“9.650 pertsona sartu genituen, baina normalean 12.000 pertsona sartzen uzten diguzue”, zioen antolatzaileak biharamuneko 10:45etan Udaleko ordezkari bati bidalitako mezuan

Ikerketa Batzordea

Ezbeharraren nondik-norakoak argitzeko asmoz, ikerketa batzordea bihar eratuko da, PSOEk presidentetza oposizioaren eskuetan egoteko eginiko eskaerarekin.

Gertaeraren inguruabarrak argitzeko eratuko den ezohiko bilkura goizeko 9etan hasiko da.

Fiskaltzaren jarrera

Fiskaltzak Madrilgo Udala “interesatutako alde” bezala aurkeztearen aurka azalduko dela jakinarazi du, ulergaitza iruditzen baitzaio epaiketa batean erakunde bera “salatzaile eta salatu bezala” egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea