Gizartea -

Halloween gaueko tragedia

Madril Arenako kutxen erdiak irekita, 9.257 sarrera zenbatu dituzte

Guztira 18.000 sarrera baino gehiago eta 14 sarrera mota ezberdin egon litezke, biktimetako baten abokatuak esan duenez. Asteazkenean irekiko dituzte beste kutxak.

Madrid Arena. EFE
Madrid Arena.
Madrid Arena. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril Arenako Halloween festarako saldutako sarrerak 18.000 baino gehiago izan litezke, Abdon Nuñez lau biktimetako baten familiaren abokatuaren hitzetan. Nuñezek azaldu duenez, Madril Arena inguruko pabiloi batean aurkitutako zortzi kutxetatik lau ireki dituzte ostiral honetan, eta, bertan, 9.257 sarrera zenbatu dituzte.

Lau kutxa bakarrik kontuan hartuta ''aforoa bete'' dela esan du abokatuak, eta hau guztia ''erabateko eskandalua'' dela uste du. Madrid Espacios y Congresos erakundearen arabera, 16.620 lagunentzako tokia du Madril Arenak.

"Gaur zenbatutakoarekin batez bestekoa eginda, 18.500 sarrera inguru saldu zituztela ondoriozta daiteke, kutxetan kontrolpean duguna kontuan izanda. Baina, kale-edana egiten ari ziren 3.000 lagun horiek gehituta, 20.000 inguru egon zitezkeela kalkula daiteke'', azaldu du komunikabideen aurrean.

Halaber, 14 motako sarrerak saldu zirela iragarri du Nuñezek. Hala ere, sarrera faltsurik edo errepikatutako zenbakia duten sarrerarik ote dagoen jakiteko goizegi dela uste du abokatuak.

Gainerako lau kutxak asteazkenean irekiko dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea