Gizartea -

Tragedia Madril Arenan

Diviertt enpresak Poliziari eta Udalari bota die tragediaren errua

Diviertt enpresako burua aske utzi du epaieak, hiru orduz deklarazioa hartu ostean. Halaber, gazteak "oso edanda" zeudela azaldu du.

Miguel Angel Flores, Diviertt enpresako burua. EFE
Miguel Angel Flores, Diviertt enpresako burua
Miguel Angel Floresek Madrilgo Udalari egotzi dio erantzukizuna

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi du Miguel Angel Flores, Madril Arenan Halloween festa antolatu zuen Diviertt enpresako burua. Festa horretan lau neska gazte hil ziren, eta beste bat larri zauritu zen. Flores aske geratu den arren, hilean bi aldiz epaitegietan agertu beharko du. Halaber, Udalari eta Poliziari bota dien gertatu zenaren errua.

Hildako neskaren familiaren abokatuak eman ditu datuak, Castilla Plazako epaitegietan astearte honetan egin duten saioaren ondoren. Hiru orduz deklaratu du bertan Floresek, inputatu gisa.

Epaile aurrean egin duen agerraldian, Madrilgo Udalaren esku dagoen Madrid Espacios y Congresos erakundeari egotzi dio segurtasun falta, eta jende oldea aurreikuspen faltak eragin zuela esan du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.Halaber, segurtasuna Seguriber enpresaren eta Madrilgo Udaltzaingoaren ardura zirela esan du. Floresek adierazi duenez, Polizia agenteek ez zuten Madril Arenako inguruetan egin zen lau orduko kale-edana galarazi, eta, epaileari azaldu dionez, Udaltzaingoa zen boteloi horren kontrolaren arduraduna.Gazteak lau orduz edaten egon zirela eta ''oso mozkor'' zeudela ere esan dio Floresek epaileari, eta horrelako jaietan biltzen normalean 100.000 euro biltzen badituzte, egun horretan 40.000 bakarrik irabazi zituztela esan du Madril Arena kanpoaldean gertatu zena erakusteko.

Manos Limpias elkarteak adierazi duenez, Udaltzaingoari errua bota dio Floresek. ''Bertan egon balira, ez zatekeen gertatuko'', esan du. Elkarte horretako abokatuaren hitzetan, ''harrotasunez'' eta ''gertatutakoak jota'' hitz egin du Diviertt enpresako buruak epaile aurrean.

Sarrera

Fnac, Carrefour etaInternet bidez 9.650 sarrera saldu zirela defendatu du Floresek, bainaez du baztertu sarrera fisikoen salmentan bikoizketarik gertatuzitekeenik. Epailearen aurrean eginiko deklarazioan, arazoa goizaldeko 3:00 aldera hasi zela azaldu du Floresek, "kalean zeuden 3.000 edo 4.000 gazte batera sartu zirenean". Enpresariak sarreren salmenta eta jaiarene dukia soilik kontrolatzen zituela nabarmendu du, ez baitzeukan inolako ardurarik esparruaren barruko eta kanpoko segurtasunean.

Festarako sarrerak gertuko pabiloi batean aurkitu zituen Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea