Gizartea -

42 urteko gizonezkoa

Txirrindulari bat hil da Pagasarri mendian

Hildakoa 42 urteko gizonezkoa da eta lehen informazioen arabera, bihotzekoak jota hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko txirrindulari bat hil da goizean Pagasarri mendian. Herrizaingo Sailak eitb.com-i jakinarazi dionaren arabera, bihotzekoak jota hil da.

Gizonezko batek konorterik gabe topatu du txirrindularia Pagasarri mendiko bide bazter batean, antenen zonaldean, 11:00ak aldera.

SOS Deiaki abisua eman ostean, helikoptero bat bidali dute eta Ertzaintza ere bertaratu da, baina larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizonezkoaren bizitza salbatzeko.

Gorpua auzitegi patologikora eraman dute autopsia egiteko.

42 urteko txirrindulari bat hil da goizean Pagasarri mendian. Herrizaingo Sailak eitb.com-i jakinarazi dionaren arabera, bihotzekoak jota hil da.Gizonezko batek konorterik gabe topatu du txirrindularia Pagasarri mendiko bide bazter batean, antenen zonaldean, 11:00ak aldera.SOS Deiaki abisua eman ostean, helikoptero bat bidali dute eta Ertzaintza ere bertaratu da, baina larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizonezkoaren bizitza salbatzeko.Gorpua auzitegi patologikora eraman dute autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak "Paga" albisteak