Gizartea -
Fidantzarik gabe
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Asfiko zuzendariari
Atzo atxilotu zuten Iñaki Gil San Sebastian, ustez ehun bat erkidegotako jabeen diruaz jabetzea leporatuta. Bi milioi euroko kopurua izan daiteke.
Erredakzioa
Epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri dio Iñaki Gil San Sebastian Asfi taldeko zuzendariari, ustez ehun bat erkidegotako jabeen diruaz jabetzea leporatuta. Bi milioi euroko kopurua izan daiteke guztira.
Astelehen honetan atxilotu zuten Asfi taldeko zuzendari nagusia, eta gaur deklaratu du epaile aurrean, sei orduz.
Ikerketa egiten ari diren pertsonek jakitera eman dutenez, Iñaki Giliruzurraren egile nagusietako bat da, eta gertakizun hauengatikauzipetutako lau pertsonetako bat. Duela astebete Guardia Zibilarenaurrean azaltzeko eskatu bazioten ere, ez zen joan.