Gizartea -
Bezi auzo inguruan
Ehiztari bat hil da Sopuertan, tiro baten ondorioz
Biktimak beste ehiztari baten tiroa jaso du. Eragindako zaurien ondorioz, biktima bertan hil da, erreanimazio lanetan ibili den mediku batek azaldu duenez.
Erredakzioa
50 urteko gizon bat hil da larunbat goizean, Sopuertako mendi eremu batean ehizan zegoela. Biktima beste ehiztari baten tiroa jaso ostean hil da. Ertzaintzak gertakariak nondik-norakoak zehazteko ikerketa bat abiarazi du, nahiz eta, dirudienez, istripu bat izan den.
Goizeko bederatziak aldera izan daezbeharra, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak ehiztari bat zauritua izan dela zioen dei bat jaso duenean. Gertakaria Sopuertako Bezi auzo inguruan izan da, eta bertara Balmasedako komisaldegiko hainbat patruila, anbulantziak eta helikoptero bat zuzendu dira.
Bertan hil da
Eragindako zaurien ondorioz, biktima bertan hil da, erreanimazio lanetan ibili den mediku batek azaldu duenez.. Bere aldetik, Ertzaintzak tiroaren erantzulea identifikatu du, nahiz eta, dirudienez, istripu bat izan den. Dena den, eskopeta bat, munizioa eta beharrezko lizentziak konfiskatu dizkiote. Gainera ehiztariaren kontrako izapideak zabaldu dituzte, zuhurtziagabetasun hilketagatik.
Gorpua Bilboko Auzitegiko Mediku Zerbitzura eraman dute.
50 urteko gizon bat hil da larunbat goizean, Sopuertako mendi eremu batean ehizan zegoela. Biktima beste ehiztari baten tiroa jaso ostean hil da. Ertzaintzak gertakariak nondik-norakoak zehazteko ikerketa bat abiarazi du, nahiz eta, dirudienez, istripu bat izan den.Goizeko bederatziak aldera izan daezbeharra, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak ehiztari bat zauritua izan dela zioen dei bat jaso duenean. Gertakaria Sopuertako Bezi auzo inguruan izan da, eta bertara Balmasedako komisaldegiko hainbat patruila, anbulantziak eta helikoptero bat zuzendu dira.Bertan hil daEragindako zaurien ondorioz, biktima bertan hil da, erreanimazio lanetan ibili den mediku batek azaldu duenez.. Bere aldetik, Ertzaintzak tiroaren erantzulea identifikatu du, nahiz eta, dirudienez, istripu bat izan den. Dena den, eskopeta bat, munizioa eta beharrezko lizentziak konfiskatu dizkiote. Gainera ehiztariaren kontrako izapideak zabaldu dituzte, zuhurtziagabetasun hilketagatik.Gorpua Bilboko Auzitegiko Mediku Zerbitzura eraman dute.